Skip to content

katekesia

Lehenengo jaunartzea

Lehen jaunartzerako katekesian 2017-2018 kurtsotik aurrera jatorri frantseza duen metodo berri bat sartu dugu, «Viens, suis-moi» (“Etorri, jarrai nazazu”) izenekoa. Metodo oso pedagogikoa da, adinaren garapenari egokitua, oso dinamikoa eta aldi berean kontenplatiboa, zeinaren laguntzaz kristau fedearen egiak barneratzen joaten dira bere kontextu biblikoan eta kristau bizitzarako duten ondorioetan.

Kurtsoak: LHko 1. kurtsotik 3.-arte. Eguna eta ordua kurtsoaren, taldearen, … arabera izango da. Gure web horriko inprimakian informazio eguneratua aurkituko duzu. Zure seme-alabaren izena hemen  bertan eman dezakezu.

Lehen jaunartzearen / Sendotzaren ondoren

Pastoraltza Sakramentalaren azkenengo joerak jarraituz, Lehen-jaunartzearen ondoren, etenik gabe katekesia eskaintzen dugu azken jaun-hartzearen hiru urte ondoren, (LHko 6. kurtsoa bukatua) Sendotzaren sakramentua jaso ahal dezaten.

LH ko 4. eta 5. kurtsoak Lehen Jaurnartzearen metodo bera erabiltzen dute, «Viens, suis-moi».

6. kurtsotik Aurrera estatu batuetako metodo berri bat hartu dugu, oso eraginkorra eta bizia, gastetxoentzako bereziki egokia,. EDGE izena du, Life Teen-eko DBHrako sekzioa da eta LHko 6. kurtsotik DBHko 2. kurtsora dihoa. Gazte batek katekesia jarraian ez badu egin, EDGE-n sartu daiteke eta hiru urte ondoren, sendotza jasoko luke.

Ostiraletan izaten da 20:00tatik 22:00tara, eta afaria barne dago.

parrokiko gazte taldea

DBHko 3. kurtsotik aurrera Life Teen metodoa daukagu, Estatu Batuetan arrakasta handiarekin hacia eta beste herri askotan zehar zabaldua. Espainan zenbatuezinak dira dagoeneko metodo hau hartu dugun parrokiak fruitu handiak jasoz (www.lifeteen.es).

Ostiraletan izaten da 20:00tatik 22:00tara, eta afaria barne dago.

Katekistak

Beti behar izaten dugu laguntza gehiago katekesi arloan. Beraz, edozein moduan lagundu dezakezula uste baldin baduzu (katekesia ematen, materialekin lagunduz, gelak apainduz...) mesedez,, gurekin kontaktatu!

“Fedea ematen sendotzen da” esaten zigun san Juan Pablo II-k bere Redemptoris Missio entziklikan. Esperientziak jakinarazten digu, katekista izanik, gehiago dela jasotzen dena ematen dena baino. Animatu zaitez pixka bat ematera eta prestatu zaitez asko jasotzera, Jaungoikoari ezin bait diogu eskuzabaltasunean irabazi!

Udarako Kanpamentuak

Udarako kanpamentuak aukera ezin hobea dira gazteen giza heziketan eta heziketa espiritualean laguntzeko. Gure parroquiak honako hauetan parte hartzen du:

1.- MEJ kanpamentua (bi talde bananduetan: 9-12 urte eta 13-17 urte).

Sustapen bideoa

Izen ematea

2.- Elizbarrutiko kanpamentua

Izen ematea