Skip to content

Lehenengo jaunartzea

Lehenengo jaunartzea

Lehen jaunartzerako katekesian 2017-2018 kurtsotik aurrera jatorri frantseza duen metodo berri bat sartu dugu, «Viens, suis-moi» (“Etorri, jarrai nazazu”) izenekoa. Metodo oso pedagogikoa da, adinaren garapenari egokitua, oso dinamikoa eta aldi berean kontenplatiboa, zeinaren laguntzaz kristau fedearen egiak barneratzen joaten dira bere kontextu biblikoan eta kristau bizitzarako duten ondorioetan.

Kurtsoak: LHko 1. kurtsotik 3.-arte. Eguna eta ordua kurtsoaren, taldearen, … arabera izango da. Gure web horriko inprimakian informazio eguneratua aurkituko duzu. Zure seme-alabaren izena hemen  bertan eman dezakezu.