Ermita hau, Ametzagañako bihotzean, Ama birginari sagaratuta dago Ubako izenarekin. 2010. Urtean gure elizbarrutian aurkitzen den errumaniako komunitate ortodoxoari utzi zitzaion erabiltzen Donostiako gotzaia; José Ignacio Munilla, eta Errumaniako Eliza Ortodoxoaren gotzaia, Timotei Felicia Lauran, tarteko akordio baten bidez.
Komunitate Ortodoxoaren zaintzara utzita, ermita ekialdeko bizantziar estilora txukunduta izan da. Pazko Astelehen bakoitzean maitasunez hartzen gaituzte, Ubako Birginaren festarengatik Meza ospatzera igotzen garenean.