Skip to content

kontaktoa

Parrokia

jarrai iezaguzu

«Loilolako parrokiaren jatorria azaltzeko “metrópoli”ra, Donostiara begiratu behar da. Hiria lotzen zuen harresiak bota ondoren -1864. Urtea- Donostia izugarrizko garapena izan zuen, bere zabalguneen bidez. 1813-an zituen 2.600 biztanleetatik 1887an 33.732-ra pasa zen. Hauetatik, 4.000 inguru Gros-eko auzo berrirako eta haren eragina somatzen zeneko lurretarako egin ziren.

Groseko auzoa hainbeste biztanle izanik, bere parroquia izatea beharrezkoa zela pentsatu zen. Horrela sortu zen, 1883an, S. Ignacio parrokia. Bere lehendabiziko kokalekua kapera bat izan zen erruki-etxe zaharrean. Hamalau urte geroago gaur ikus dezakegun eliz ederra eraiki zuten.

Guri dagokigunez, esango dugu berealdiko hedaduraz hornitua izan zela. Urumeako ibai-ahotik hartzen zuen, Loiolako auzora iritsiz, iparraldean Altzako S. Marcial parrokiarekin muga izanik Beraz, Loiola S. Ignazio parrokiaren barruan geratu zen.

On Auspicio Otaegui jaunak, San Ignacio, 1927tik aurrera parrokoa izan zena, Loiolako auzoan, bere mugen barruan, eliza berri bat eraiki behar zela nabaritu zuen, aldean 4000 biztanle baino gehiago bizi bait zen. S. Ignacio parrokiak aldi artan 30000 biztanle zituen.

Alvaro Caro jaunak, Torrubiako Kontea, hiriburuko Foru Pasealekuaren bosgarren zenbakian egoitza daukala, eliza eraikitzeko baimena eskatu zuen. Azaltzen duen arrazoia ondorengoa da: "Loiolako auzo jendetsuak eliza baten beharra sentizen zuela, bere biztanle katolikoek bere arauak bete ditzaten orainarte egiten zuten baino era erosoagoan, bai Zorroagako elizara, edo “Cristobaldegui”ko kaperara, S. Inazio parrokira edo Errepublika hasi zenetik itxita dagoen Koartel berriarenera joanez, leku guzti hauek Loiolatik urrun daudelarik.

Oso azkar, hamar egunetara, urtarrilaren 31an erantzuten die Udaletxeko Lan Batzordeak eraikuntza proiektua onartuz.

Kontua oso bide onetik zihoan. Lanak hasteko baimena lortu eta hiru egunetara lehen harria jartzearen ekitaldi sinbolikoa egin zen. 1935eko otsailaren 3a zen.

Handik eta bi urte t’erdira eliza eraikita zegoen. Zabaltze eguna 1937ko abustuaren 22an finkatu zen.

On Francisco Berrotarán, S. Ignacioren laguntzailea, arduratu zen eliza berriaz. Badakigu eliztarrengandik gertuago egoteko bere etxea eliza ondoko lokaletara lekualdatu zuela.

Baina Loiolako eliza nolabait betegabe zegoen. Parrokia ez izateagatik, ezin zen bertan sakramentu batzuk eman. Adibidez, elizaren ateak irekitzen digun Bataioa, edo gurasoen maitasuna santutzen duen Ezkontza, edo beste bizitzararte senide maiteak agurtzen direneko ekitaldiak.

Elizako hierarkiak, hutsune hauek sortarazten zituzten kalteei adi, Loiolako auzoan Bihoz Sakratuaren parrokiaren erekzio prozezua hasi zuen.

S. Ignacio zatitzeko espedientea parroquia bertatik sortu zen, honek izan zuen populazio gehikuntza nabarmenaren ondorioz (…). Azkenean erabakitzen du: “AGINTZEN dugu, 1949ko martxoaren19tik aurrera, S. Jose eguna, S. Ignacio parrokiaren lurraldea zatitzen dugula behekaldean deskribatzen den zatia bananduz”.

Parrokia berriak Jesusen Bihotz Sakratua izena izango du eta egoitza bezala egungo eliza. 3.081 fededun izango ditu eta parroko bat eta bi laguntzailengatik serbitzatua izango da.

On José Elgarresta izan zen lehenengo parrokoa. Bera izan zen parroki komunitateati lehendabiziko oinarriak jarri zizkiona, gero Fernando Sesé-rengatik jarraitua.

Biak On Francisco Querejeta parrokiaren laguntzailearengatik lagunduak, eta parrokiko lehendabiziko garai haietan bereziki katekesia, liturgia eta debozio popularra bultzatu zuten.

Baina denbora ez da alferrik pasatzen, beti kobratzen du faktura errukigabe. Berrogeita hamar urteren buruan hondatze serioak gertatu izan ziren 1937an, hain gogo biziz ireki zuten eliza hartan.

[Eliza berriztatze] mugimendu hau, 1981, 1982 eta 1983 urteetan egin zen bisita pastoral eta azterketa batengatik sortu zen.

Berrikuntza erdiko habeartearen zabaltzea suposatzen zuen eliz osoa inguratzen zuen “koru perimetral” bat eraikiz, sarbidea habeartearen erdian dauden bi eskaileretatik dueña. Proiektuak eguneroko mezetarako eta talde txikien ospakizuetarako Kapera baten eraikuntza barne hartzen zuen.

Alde nagusiak erabateko berriketa ekarri zuen. Bertan aldarea, kubo-formako mahai santu xume bat, “hitzaren anboia”, zeinetatik hitza aldarrikatzen den, eta bataio-iturria.

(“Memoria y Futuro. Historia de una comunidad cristiana” liburutik hartuta).

Berrikuntza haren fruitua da garu egun Loiolako komunitate kristaua hartzen duen eliza.

Kontaktoa